XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

253. - Ez duk gure muthikoa, zazpi etxetako herrian galduko!, [(BNC)], (Aldi batzuz trufaz, bertze aldi batzuz lausenguz erraten den hitza).

254.- Habia egin deneko txoria hil ([S], (Biarnesak ere dio: Etxe bat egiten denean, herioa jartzen da hango athegibelean).

255.- Elgar aditzean da guzia [Lc], L'Union fait la force dio frantsesak.

256. - Lehenian barkha. bigarrenian urkha [BNC], (Bertze orduz, ikhastetxe bateko buruzagiak, bere menekoetarik baten lehenbiziko hutsean, erraten omen zuen: Hanbat gaixtoago neretzat! Eta barkhatzen zioen. Eta haren beraren bigarren hutsean: Hanbat gaixtoago harentzat! erranik, kanporat ematen omen zuen. Gutartean, elgarri bethi behar diogu barkhatu.

257.- Sen Mark!... Arthorik balinbaduk emak! Ez balinbaduk bilha zak!, [BNC], Hauzoen artean erabiltzen den solasa, eraiteko ordu denean. Biarnon ere omen diote: Jotzia baino lehen duk eraitia.

258. - Kargua karga [Lc]. (Kargu duenak eginbide badu; Karguaren emaileari, zor dio eginbideaz khondu).

259. - Zer izate da, behin lau zangotako, gero bi zangotako, eta azkenean hirur zangotako?, [Lc], (Devinette), Hura da gizona. - Hastetik, eskuz eta zangoz edo belhaunez bermatuz, lekhuz aldatzen da; gero sendo delarik, bi zangoen gainean harahunakatzen da; eta noizpeit makhilt'o bat hartzen du harahunakatzeko.